Itxi

Faktoria

AHOTS BEREZIAK

Aurpegi ezezaguna duten ahots ezagunak

Ziur asko Ana Egileor, Joseba Sacristan, Irati Borda eta Iratxe Gomez esan ezkero, ez zaizkizu horien aurpegiak ezagun egingo. Baina ahotsa entzun ezkero, segituan jakingo duzu zeintzuk diren.

  • 35:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Badaude ezagunak egiten zaizkigun aurpegiak telebistan, zineman edo beste arlo batzutan nabarmentzen direlako. Beste batzuk, ordea, aurpegiagatik baino ezagunagoak dira duten ahotsagatik. Ana Egileorren, Joseba Sacristanen, Irati Bordaren eta Iratxe Gomezen kasua da hori. 'Faktoria'n lau pertsona horiek elkarrizketatu ditugu.

Ana Egileorrek ETBko iragarkiei ahotsa jartzen die, eta horregatik da bere ahotsa ezaguna. Hala ere, fikzioan eta marrazki bizidunen lanak ere bikoiztu ditu. Marrazki bizidunetan, adibidez, 'Shin Chan'eko Nene neskatilari jartzen dio ahotsa.

Joseba Sacristan, aldiz, Gazteako esataria da duela 7 urtetik eta fikzioan ere aritzen da bikoizketa lanetan. Berak adierazi duenez, "bikoizketaren beherakada hasi zenean sartu nintzen mundu horretan".

Irati Borda ingeles irakaslea da, baina speaker lanetan ere aritzen da. Donostiako su artifizialak baino lehen entzuten den ahotsaren jabea da bera. 15 urte zituela 'Donostia Cup'en hasi zen proba bezela eta horretan jarraitzen du.

Iratxe Gomez, berriz, Siriren ahotsagatik da ezaguna. Horretaz aparte, GPStan entzun daiteke bere ahotsa.

Laurak ados jarri dira, euren ahotsa zaindu behar dutelarekin. Horregatik, ahotsa ondo izateko jarraitzen dituzten pausoak partekatu dituzte gurekin.

Bestalde, irrati kuña baten grabaketaren simulazioa egin dugu, ahots guztiekin.