Itxi

Faktoria

IMANOL AGIRRETXERI, AGUR

'Realzaleentzat zure semea kuttunena izatea poztasun handia da'

Ana Arruti, Imanol Agirretxeren ama, elkarrizketatu du 'Faktoria'k. Futbolariak eta familiak azken urte hauek nola igaro dituzten kontatu du: "Imanol zoriontsua izan da futbolean".

  • Imanol Agirretxe

    Imanol Agirretxe

    8:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atzo, abuztuaren 29an, iragarri zuen Imanol Agirretxek futbola utziko zuela. Horren harira Ana Arruti, Imanol Agirretxeren ama, elkarrizketatu du Gorka Otaegik 'Faktoria'n.

Ana Arruti pozik agertu da bere semeak hartu duen erabakiarekin. Gainera, "erabakia Imanol berak hartu duenez, pozik dago". Hala ere, "lastima" pixka bat ere sentitzen du. "Imanol pribilegiatua sentitzen da, gustuko lekuan dagoelako".

Imanol Agirretxek lesioarekin aurrera egin nahi, baina ezin ahal izatearekin, Anak "asko sufritu" duela aitortu du. Halaber, "Imanolek hain izaera positiboa du, berak animatzen gintuen".

2015eko abenduaren 30eko partidua zuzenean ikusten ari zen Ana Arruti eta Keylor Navasen sarrera ikusi zuenean "kitto" esan zuen. Hala ere, Imanolek deitu egin zion "ama, lasai. Ez da hainbesterako" esanez. "Guri ez sufriarazteagatik lesioa ondo zihoala esaten zuen, baina gogorra da".

Keylor Navasek bi urteren buruan eskatu zion barkamena Imanol Agirretxeri, eta esan du ez diotela "maniarik". "Keylor Navas ez bazen, agian, beste norbaitek egingo zion", baieztatu du Arrutik.

Amaieran, adierazi du Ana Arrutik: "Ez da zaila Imanol Agirretxeren ama izatea".