Itxi

Faktoria

TRIALSIN

'Hirugarren egin arren, astelehenean 08:00etan lanera joan beharra dago'

Europako trialsineko txapelduna da, 20 hatz-beteko kategorian, Ion Areitio hondarribiarra. Hondarribiko herriaren urrezko intsignia emango diote bere kirol ibilbide eta baloreengatik.

  • Ion Areitio Euskadi Irratian

    Ion Areitio Euskadi Irratian

    20:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Europako trialsineko txapelduna da, 20 hatz-beteko kategorian, Ion Areitio 26 urteko hondarribiarra. Uztailean Europako Txapelketa irabazi zuen. 'Faktoria'n elkarrizketatu dugu, baina estudiora inoiz inor iritsi ez den bezala etorri da.

Trialsina kirol minoritarioa dela eta horretaz ezin dela bizi esan du hondarribiarrak: "hirugarren edo laugarren egin arre, astelehenean goizeko 08:00etan lanera joan beharra dago".

Bizikleta gainean ibiltzearekin ezin denez bizi, spinning klaseak ematen ditu Lesakako kiroldegian, eta baserriko lanak ere egiten ditu. Gainera, "batzuk txakurrak dituzten bezala, nik idiak ditut" gaineratu du. Gainera, egunean bi ordu t'erdi inguru entrenatzen da.

Egunean denborarik ez duela adierazi du, eta horrekin batzutan "agobiatuta" sentitzen dela. Hala ere, "denbora librea dudanean aspertu" egiten dela aitortu du.

2015ean eskumuturreko lesio larria izan zuen, eta bere kirol ibilbidea amaitzeko arriskuan zegoela sentiarazi zuen. Kirol psikologo baten laguntza bat ere badu. Hasieran, "burutik gaizki" zeudenentzat zirela uste zuen, baina asko lagundu diola esan du "bere buruan konfidantza gutxi" zeudelako.

Hondarribiko herriaren urrezko intsignia

Ostiralean Hondarribiko herriaren urrezko intsignia jasoko du, kirol inguruko lorpenak eta baloreengatik. Pozik dagoela adierazi du herritarren babesa jaso duelako. Gainera, Hondarribiko alkatean esan duenez, "herriko gazteentzat eredu da". Azken finean, betikoa baieztatu du: "kirolari ona izan nahi baduzu, orduak sartu behar dira".

Sari hori jasoko duen arren, urtean pare bat juerga egiten dituela aurreratu du, eta horietako bat ostegun gauetik ostiralera bitartekoa izaten dela. Hala ere, Udaletxean agertuko da.

Elkarrizketaren hasieran eta amaieran probatxo bat jarri diogu, berak dituen abileziak erakutsi ditzan.