Itxi

Faktoria

B. Lizarribar Faktorian

'Dendak ixten ari dira eta aurten ere ez dugu hazkunderik espero'

Euskaldendak elkarteko presidentea oso kezkatuta azaldu da Euskadi Irratian herrietako denda txikien egoerarekin, batez ere Gipuzkoan: "eta oraindik azalera handiko beste 200.000m2 jarri nahi dute".

  • 22:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Denda txikien egoera eta etorkizuna aztertu dute 'Faktoria'n Bittor Lizarribar Euskaldendak elkarteko presidentearen eskutik. "Kezkatuta baino kezkatuago" daudela aitortu du eta zenbaki sorta jarri du mahai gainean. Krisia hasi zenetik 2017ra 5.600 denda itxi direla azaldu du eta iaztik hona EAEn 756 lanpostu galdu direla. Bereziki kezkatuta azaldu da Gipuzkoako egoerarekin, Bizkaian eta Araban halako biko galera izan baita. " Eta hala ere azalera handiko beste 200.000 metro kuadro gehiago jarri nahi dituzte".

Zentzu honetan, azalera handiko saltokien presentzia legez mugatzearen alde azaldu da Lizarribar. Saltoki handien konpetentzia ez ezik, konsumo ohituren aldaketa eta merkataritza elektronikoa aipatu ditu Lizarribarrek denda txikien gainbeherarako arrazoien artean. Eta oro har, eros ahalmenaren gutxitzea: diru gutxiago dago gasturako.

Hirietako saltokiak biltzen dituen Euskomer elkartearen gogoeta ere jaso dute 'Faktoria'n. Jon Andoni Aspuru presidentearen hitzetan, denda txikiek espezialiatzera jo beharko dute gero eta gehiago hemendik aurrera. Erakundeen inplikazioa eskatu du Aspuruk, herriei bizitza ematen dieten saltokien iraupena ziurtatzeko.