Faktoria
ASTEARTEAN
Joseba Belaustegi eta Xabier Madariaga, astearteko 'Faktoria'n
EITB.EUS
Unai Izagirre, trikitixa-irakasle bekadunak Argentinako “Hator ona” proiektua aurkeztuko digu eta Joseba Otondo aktorea ere gurekin izango da "Baztan" pelikulaz hitz egiteko, besteak beste.
-
Xabier Madariaga
Goizeko 07:00etan emango dio hasieran Oihane Yustosek ‘Faktoria’ albistegiari. Goizeko 08:00etan Joseba Belaustegi elkarrizketatuko dute, GuraSOS elkarteko bozeramalea, Bruselan Europako Batzordeko eta Parlamentuko ordezkariekin izatekoak dituzten hartu-emanen harira.
Horren ostean, 08:30ak aldera, Gaizka Arangurenek eta Gorka Askorbebeitiak eguneko aktualitatea aztertuko dute.
09:00etatik aurrera Gorka Otaegi izango da mikrofonoen parean eta lehendabizi, Maddalen Marzol eta Ines Garcia izango ditu alboan kontuan hartzeko tendentziei buruz hitz egiteko.
09:30etan Lekarozko zine estudioan sartuko gara Joseba Otondorekin; bera baita “Baztan” filmeko aktoreetako bat. Ondoren, egunero bezala, Maddi Castrok ‘Blai!’ saioaren aurrerapena egingo du.
Telebistan programazio berria estreinatu dute. Xabier Madariagak ‘Ur Handitan’ saioaren beste denboraldi berri bat estreinatuko du eta horretaz solastuko dugu berarekin 10:00ak aldera.
‘Musikatzeko istorioak’ tarteak gurekin izango dugu Gorka Hermosa. Edurne Pasaban ere izango dugu antenan udazkeneko espedizioei buruz hitz egiteko.
Unai Izagirre, trikitixa-irakasle bekaduna da eta Argentinako “Hator ona” proiektua aurkeztuko digu.
Lehiaketa eta “bermuta” tartearekin esango diogu agur, astearteko saioari.
'Faktoria', goizeko 07:00etatik eguerdiko 12:00etara, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.