Itxi

Faktoria

Lide Amilibia

'Adin txikiko etorkin gehiago badatoz, ezin izango diogu kalitateari eutsi'

EUSKADI IRRATIA | EITB.EUS

Lide Amilibia, Jaurlaritzako gizarte gaietarako sailburu-ordeak, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n aurreratu du 2019an indarrean izango dela, "aitatasun eta amatasun baimenak parekatuko dituen dekretua".

  • Lide Amilibia

    22:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Moncloak, babesik gabe iristen diren adin txikiko etorkinen harreratarako Erkidegoei dirua ematea ez da nahikoa. Hala berretsi du Euskadi Irratian, Lide Amilibia, gizarte gaietarako sailburu-ordeak.

Finantziazioa garrantzitsua da, baina Erkidegoen artean "oreka lortzea" ezinbesteko da Amilibiaren iritziz. "Baliabideak mugatuak dira eta martxa honetan jarraituz gero, ezingo diogu adin txikiko etorkinen arretaren kalitateari eutsi" gaineratu du.

Bizkaian bizi dute egoera zailena, "Bizkaiko Aldundia da presio handiena jasaten ari dena, Andaluziatik askok Bilbora etorri nahi dutela aurreratzen dute". Beste Erkidegoen elkarkidetza eskatu du beste behin gizarte gaietarako sailburuordeak, babesik gabeko adin txikiko etorkinak lurralde guztien artean bana daitezen.

Ez du kuotarik, zenbakirik aurreratu nahi, baina sailburuordeak zehaztu du, haur immigrante kopuru txikia dutenek jarri dutela orain arte oztopoa: "atzo Gaztela Mantxak galdera eta zehaztapenak eskatzen zituen".

Berrizen egoitza berria

Datorren astean zabalduko dute Berrizen, behar handiena duten immigranteei harrera egiteko egoitza. 15 plaza izango ditu, 20 arte iritsi liteke eta gehienez, hiru astez bertan gelditu ahal izango dute. EDE fundazioa arduratuko da kudeaketaz, Lide Amilibiak aurreratu duenez.

Kontziliazioa

Haur jaio-berriengatik izaten diren guraso baimenak parekatzeko lanean, amaren kasuan bezala, beste bikotekideak lau hilabeteko lan-etenaldia izateko dekretua lantzen ari da Eusko Jaurlaritza. Gizarte gaietako sailburuordeak 'Faktoria'n ziurtatu du, 2019an indarrean izango dela, aita edo bigarren gurasoari hiru hilabeteko eszedentzia eskatzeko modua emango dion dekretua. Gogoratu Eusko Jaurlaritzak ordainduko duela hiru hilabete horretan, guraso horren soldata. "Aurten onartu eta 2019an indarrean jarri nahi du Jaurlaritzak aitatasun baja berriari bide emango dion dekretua" eta atzera-eraginkortasuna izatea pentsatzen ari dira.

Haurrak urte bete arte eskatu ahal izango dute gurasoek 3 hilabeteko eszedentzia beraz, "dekretua onartzen den hilabetetik atzera urte bete eginda jaiotzen diren haurren gurasoek, eskatu ahal izango dute eszedentzia".