Faktoria
'PINTXOPOTEA'
'Nire lana egin eta aurrera ateratzea gustatzen zait'
Une honetan 'Agur Etxebeste' filmaren grabaketa lanetan ari da Loli Astoreka. 'Faktoria'ko 'pintxopotea' tartearen azken gonbidatua izan da eta bere ibilbidea errepasatu dugu berarekin.
-
Loli Astoreka, Euskadi Irratian
31:16 min
Antzerkian, telesailetan eta filmetan aritu da lanean Loli Astoreka eta ez dauka gelditzeko asmorik oraindik. Momentu honetan 'Agur Etxebeste' pelikularen grabaketan dago murgilduta. Atzo bertan, esaterako, grabatzen aritu zen eta "toma batean pintxo modo bat" jan zituela aitortu du. Beraz, goserik gabe heldu da 'Faktoria'ko tabernara.
'Agur Etxebeste' filmean kuxkuxero papera egiten du. Hala ere, bizitza errealean ez dela kuxkuxeroa gaineratu du. Pelikulari dagokionez, "oso polita eta hunkigarria izan da duela 14 urteko lantalde bera bildu garelako", aitortu du Astorekak.
Egiten duen lana maite du eta "nire lana egin eta aurrera ateratzea gustatzen zait". Madrilen aritu zen lanean, baina argi zuen Euskal Herrian lan egitea nahi zuela.
"Fikziozko produkzioak ekoizteko eskatzen diot EITBri". 'Eskamak Kentzen' telesailean agertzen zen eta egun batetik bestela ez emititzea erabaki zutela nabarmendu du. Desatsegina iruditu zitzaion hori, oraindik kapitulu guztiak eman gabe zeudelako.