Itxi

Faktoria

KIROLA

Unda: 'Kirola disfrutatzeko egin dut. Baloretan ez zegoen famatu izatea'

Eliteko kiroletik bizimodu arrunterako jauzia nolakoa izan den jakin nahi izan du 'Faktoria'k eta horretarako Maider Unda, Abel Barriola eta Markel Alberdi elkarrizketatu ditu.

  • Maider Unda

    Maider Unda

    40:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maider Unda, Abel Barriolak eta Markel Alberdik eliteko kiroletik bizimodu arrunterako jauzia eman dute. Etapa aldaketa hori nola bizi izan duten jakin nahi izan dugu ‘Faktoria’n eta hiru kirolariak elkarrizketatu ditugu.

Maider Unda

2016an erabaki zuen kirola uztea. Hala ere, ez duela faltan botatzen prestaketen adrenalina hori adierazi du. "Erritmo horrekin ezin nuen jarraitu. Kirolean zabiltzanean badakizu goiz eta gau kirolerako bizi behar duzula".

Kirola uztearen ardura berez sortu zela aitortu du. Gorputzak ez ziola erantzuten eta maila ez zuela ematen esan du. Halaber, kirola uztearen helmuga jarria zuen, argi zeukan 2016a izango zela kirol munduan egingo zuen azkena, sailkatu edo ez.

Ez du kirol-psikologoaren laguntzari behar izan. Hala ere, horren lana egiten zituzten gertuko pertsonak alboan izan ditu.

Oraindik kalean geratzen duten arren, ospeari ez dio garrantzia handirik eman: "kirola disfrutatzeko egin dut. Nire baloretan ez zegoen famatu izatea".

Abel Barriola

689 partida jokatu ditu, eta horietatik 412 irabazi. Orain bestelako planak ditu. Udan ingelesa ikasten aritu da, eta orain goi-mailako ziklo bati ekingo dio.

Eliteko kirola uztea "prozesu natural bat izaten da, eta zure buruari galdera hori egiten diozunean zerbaitengatik egiten diozu", nabarmendu du pilotari ohiak. "Behin burura galdera hori etorri zaizunean galdera hori zure buruari galdetzen diozu: zergatik etorri zait galdera hori?".

Barriolak argi dauka momentu onean utzi zuela pilota. Hala ere, "pilota munduan gertatu izan da pilotari bati bare bat urte sobratu izana".

Leitzarrak ere ez du kirol-psikologoaren laguntzarik behar izan. Lagun onak eta "familia erlazio sanoa" izatea beharrezkoa dela nabarmendu du.

Lehen ezagunagoa zela esan du, eta horrek jendearekin hitz egiterako orduan "izotza haustea" errazten zuela. "Orain ikastoletara edo pilota eskolara joaten naizenean nor naizen galdetzen didate".

Markel Alberdi

Oso goiz utzi zuen igeriketa Markel Alberdik: "igeriketa uztearekin presioa ekiditea bilatzen nuen". Gaztea izan arren, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte. "Nork esango zidan txikia nintzenean Olinpiar Jokoetan amaituko nuenik", esan du.

"Emozionalki oso gaizki sentitzen nintzen eta ezin nuen jarraitu erritmo horretan". Hori izan zen bere bizitzaren %95 betetzen zuen kirola uztearen arrazoia.

Alberdik kirol-psikologoaren laguntza izan du, "baina ez dut uste ahultasuna denik".

Fama ez du faltan bota bere helburua "hobetzea izan baita beti". Igeri egitera gutxitan joaten den arren, hasieran sekulako hutsunea izan zuen, "ziurrenik kolpera utzi" zuelako.