Faktoria
Txomin Sagarzazu
Alardean gertatutakoarekin 'ondo dakigu hainbat pauso atzera egin dugula'
Hondarribiak Kontxako bandera irabazi eta biharamunean, Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea, 'Faktoria'n.
-
Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea. Argazkia: EITB
5:33 min
Hondarribian, asteburuan, alarde egunean ikusitakoarekin ez dago gustora Txomin Sagarzazu alkatea. Jaizkibel konpainia parekidea Kale Nagusitik pasatzerakoan, alarde tradizionalaren aldekoek plastiko beltzak atera eta tentsio handia izan zela aitortu du.
Ikusitakoa "ez dut ondo bizi izan, alkate batek ezin du hori ondo bizi" esan du 'Faktoria'n. "Beste inork esan gabe, guk ondo dakigu hainbat paso atzera egin dugula" erantsi du Sagarzazuk. Hondarribiako alkateak bizikidetza eskatu du: 'alkate batek edo beste erakundeek egin dezaketenaren gainetik".
Kontxako bandera
Hondarribiako festen erdian etorri da, herriko traineruaren garaipena. Kontxako 12.bandera eraman dute, gizonezkoen estropadan. Harro alkateak, Hondarribiako arraunlariek bakarka dituzten dohaien gainetik, "talde bezala Hondarribiak duen indarra" nabarmendu du Txomin Sagarzazuk.