Itxi

Faktoria

ELAXAR LERSUNDI

'Gu hemen gauden bitartean, Ekai bizirik egongo da'

Ekaik bere buruaz beste egiteko erabakia hartu zuenetik sei hilabete igaro dira. Bere aita, Elaxar Lersundi elkarrizketatu du 'Faktoria'k.

  • Elaxar Lersundi

    Elaxar Lersundi

    23:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikasturte berria hasi da, baina Ekaik ez ditu hainbeste amesten zituen ikasketak hasiko. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi nai zuen, eta bere aurrezkiekin kamera bat erosita zeukan. Irudiak eta japoniar kultura ikaragarri maite zuen, duela sei hilbete t'erdi bere buruaz beste egin zuen Ekaik gazte transexualak. Bere aita, Elaxar Lersundi, elkarrizketatu du 'Faktoria'k.

Ekairen gurasoek argi daukate Ekaik bizirik jarraitzen duela: "gu hemen gauden bitartean, Ekai bizirik egongo da". Gainera, "gezurra badirudi ere, bere usainaz gogoratzen naiz gehien" adierazi du Ekairen aitak.

Euren ondorik ez joateko gurasoen lepoko bana dute Ekairen errautsak dituen ontzitxo batekin. Tatuajeak badituzte, aitak besoak du eta amak, berriz, bihotz ondoan.

Hormonatua izateko 16 urte behar dira, eta Ekaik bazituen. Hala ere, "tramiteak oso geldoak" direla baieztatu du Lersundik, eta "Ekaik ezin zuen gehiago itxaron".

Ekai hitz egiten lotsatzen bazen ere, hil baino lehen utzi zuen notan "argi utzi zituen guk egin genitzakeen galderak". Hala ere, "zergatik ez zigun esan holako geizki zegoela" jakin nahiko luteke gurasoek. Hala ere, ziur daude ez arduratzeagatik ez zuela ezer esan. Halaber, arazoari konponbidea ematen saiatuko zirela baieztatu du.

Ekairen omenez

Ondarroan bada Calatrabaren zubia, eta bere ondoan bi banku daude kolore ezberdinez margoturik. Bata, LGBTIren koloreak ditu eta besteak transexualak errepresentatzen dituen koloreak. 

Urriaren 13an 17 urte beteko zituen Ekaik eta egun horretan, bere omenez, monolotio bat jartzeko asmoa dute. "Ez dugu ahaztu ahi 16 urterekin Ekairen bizitza amaitu zela Ondarroan".