Itxi

Faktoria

BITXIKERIAK

Jangarria ote da Donostian aurkitu duen bi kiloko onddoa?

Kontxako Bandera izan da asteburuko albiste nabarmenetako bat. Bain horretaz aparte baditugu harrigarriak diren beste albiste batzuk.

  • 5:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gertaera bitxiak ere izan ditugu asteburu honetan. Horietako hiru bildu ditu 'Faktoria'k.

Domino's pizzaren kanpaina bertan behera

Domino's pizza enpresak kanpaina bat jarri zuen abian: logotipoa leku ikugarri batean egiten zuen orok 100 pizza izango zituen doan urtero. Dagoeneko, 350 pertsona animatu dira tatuajea egitera, eta ondorioz, kanpaina eten egin du.

Barbara Goenaga eta Borja Semperrek bigarren semea izan dute

Asteburu honetan jaio da Goenaga eta Semperren bigarren semea. Baina harrigarriena da oraindik ez duela izenik. Zein izen jarriko diote? Guk hiru erabilienak zein diren badakigu. Gehien erabiltzen dena Jon da, bigarrena Markel eta hirugarrena Julen. Horietakoren bat aukeratuko al dute?

Bi kiloko onddoa aurkitu dute Donostiako Tolosa Etorbidean

Oscar Martinez eta bere seme Markel igande goizero bezala, bizikletaz zihoazen onddoa kale erdian aurkitu zuten unean. Zalantza bat daukate orain: jangarria al da?

Guk gure adituarekin hitz egin dugu eta ez jateko aholkatu du. Hirietan autoengatik kutsadura handia dagoela esan du, eta onddoek kutsagarriak diren substantzak hartzeko joera duela.