Faktoria
Mixel Berhokoirigoin
'Europako futbol merkatuak Afrika gazteez husten ari da'
Astelehenetan, Mixel Berhokoirigoinek bere sinadura utziko digu Faktorian.
-
3:29 min
Uda honetan izan den munduko futbol txapelketaren 'alde ezkutua' aurkeztu digu bere lehen sinaduran, Mixel Berhokoirigoien. 'Errealitate sozialen gainetik, futbol partidek gorputz bat egiteko' abilezia badute, baina Berhokoirigoienek oharra egin digu: "partida ederrak ikusterakoan, ez gaitezen itsu izan". Zergaitik? Ba futbolaren mundializazio liberalaren eraginez, "pobreenak galtzaile" izaten direlako.
Adibidea jarri digu: "Afrika meategi handi batean bihurtu dugu, petrolio, uranio eta urrea bezala, futbol jokalari gazte onenak bere herrialdetik ateratzen dituzte, Europan erabiliak izateko". Mixel Berhokoirigoinen arabera, "Afrikan zangobaloia sustatzen dutenak desesperatuak dira, gazteak milioika euro irabazten duten jokalariekin identifikatzen dira eta alde egin besterik ez dute pentsatzen".