Faktoria
DOKUMENTALA
'Kubako emakumeen historia kontatu nahi izan dut beti'
Maria Torrellasen "Cubanas, mujeres en revolucion" dokumentalaren estreinaldia irailaren 15ean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilboko Hika Ateneon.
-
25:23 min
Maria Torrellas asturiarra da, baina Argentinan bizi da gaur egun. Duela urte batzuk Euskal Herrian bizi izan zen eta euskara ikasteko aukera izan zuen. Orain "Cubanas, mujeres en revolucion" dokumentala egin du eta 'Faktoria'n aurkeztu du.
Kubako emakumeei buruz hitz egiten du lan horrek. "Kubako emakumeak oso langileak dira eta maitasun handia" ematen dutela adierazi du Torrellasek. "Istorio hori kontatu nahi izan dut beti". "Duela 60 urte ingurutik dituzte emakumeek eskubideak" gaineratu du asturiarrak.
Pasaden urtean grabatu zuten, eta "material asko" jaso zuten emakumeen testigantzekin. "Kuban osasuna doan, hizkuntza, heziketa, kultura, kargu publikoak... dauzkate emakumeek", seinalatu du Maria Torrellasek. "Duela 60 urte Kubako emakumeek klandestinitatean borrokatzen zuten". Horien testigantzak eta oraingo emakumeenak agertzen dira dokumentalean.
Maria Torrellasen "Cubanas, mujeres en revolucion" dokumentalaren estreinaldia irailaren 15ean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilboko Hika Ateneon. Euskal musika eta kubatarra zuzenean entzuteko eta Maria Torrellasekin solasteko aukera egongo da. Datozen egunetan, Euskal Herriko herri ezberdinetan ere aurkeztuko dute.