Itxi

Faktoria

MUSIKA KLASIKOA

'Labeque ahizpek Euskal Herriarenganako maitasuna adierazi dute 'Amoria'n'

Katia eta Marielle Labeque ahizpek abuztuaren 24an argitaratu zuten "Amoria" diskoa. Mikel Chamizo musika klasikoan aditua da eta Labeque ahizpen lanari buruz hitz egin du 'Faktoria'n.

  • 26:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Amoria" diskoa argitaratu zuten Katia eta Marielle Labeque ahizpek abuztuaren 24an. Aurkezpena Donostiako Musika Hamabostaldian egin zuten. Hamabostaldiko gauzarik onena izan zela diote adituek. Mikel Chamizo musika klasikoan aditua da eta Labeque ahizpen lanari buruz hitz egin du 'Faktoria'n.

Amoria hitza maitasuna adierazteko euskal hitz zahar bat da. "Labeque ahizpek Euskal Herriarenganako maitasuna adierazten duten lan honetan", adierazi du Chamizok. Baionak jaiotakoak dira, baina goiz joan ziren Parisera. "Euskal Herriaren inguruko interesa birsortu zaie, eta maitasun horretatik disko hau sortu da".

Lan horrek azken 500 urtetako euskal musika biltzen du. Errepertorio popularra ere sartu dute. "Nahasketa arriskutsua eman dezake, baina oso ondo" egin dutela aitortu du musika klasikoan aditua den Chamizok.