Itxi

Faktoria

ASTELEHENEAN

VE Global enpresako Aitor Artola eta 'Tor' magoa, 'Faktoria'n

Street Dance dantzatzen duten Pauso-K-ko bi kide izango ditugu eta Egoitz Zabala buruko gaitzen estigma deuseztatzeari buruz arituko da, besteak beste, asteleheneko saioan.

10:00etan Manu Etxezortuk emango dio hasiera ‘Faktoria Magazina’ri. Saioko lehenengo protagonistak Beñat Zarrabeitia eta Aitor Zubieta izango dira saioan asteburuan kirolak utzitako emaitzei errepasoa emateko.

Aitor Artolaren eskutik VE Global enpresa ezagutuko dugu. Artolak kontatuko digu zertan den euren “cyber aholkularitza” zerbitzua.

11:00ak aldera Egoitz Zabalak, Aita Meni Ospitaleko botikariak, buruko gaitzen estigma deuseztatzeari buruz hitz egingo du.

11:30ak aldera dantzari bereziek hartuko dute estudioa. Pauso-K taldeko Edurne Prieto eta Mikel Alkain izango ditugu gurekin. Pauso-K street Dance egitera animatu den guraso talde bat da. Euren seme-alabek dantzan zein ongi pasatzen zuten ikusita, beraiek ere street dance-ren munduan murgildu dira.

12:00etan Ekoguneaz hitz egingo du Kakun Orbegozok. ‘Tor’ magoak Magialdiari buruz hitz egingo du. Getxophotora egingo dugu salto ondoren Markel Redondorekin.

Saioa amaitzeko, lehiaketa eta ‘bermuta’ tarteak izango ditugu.

Ez ahaztu! Goizeko 07:00etatik 13:00era, ‘Faktoria’, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia