Faktoria
GASTEIZEN
'Nazioartean erreferente gisa hartzen da Magialdia'
Irailaren 17tik 23ra Gasteizen ospatuko da Magialdia. Bertako magoetako bat izango da 'Tor' eta magiaren ikuskizunaren sekretuak kontatu dizkigu.
-
10:14 min
Magialdia aste osoan zehar, irailaren 17tik 23ra, Gasteizen ospatuko da. Magiaren munduko hiriburua dela esan daiteke, bertan izango baitira nazioarteko magoak eta baita munduko magorik onena ere: Miguel Muñoz.
Magialdia hasi baino lehen, Magialdia Araban ekimenean hartu du parte 'Tor' magoak. "Magialdia Gasteiztik ateratzeko ideia bat da". 11 plazatan egon da, baina orain Magialdian egotea tokatzen zaio.
Magialdia "lagunartean hasi zen ekintza bat da eta handitzen" joan dela aitortu du 'Tor' magoak. "Oso gauza txiki bat bezala hasi zen eta orain nazioartean erreferente gisa hartzen da Magialdia".
Adin guztietako pertsonentzat dago prestatuta egitaraua: "horrelako egitarau zabala izaterakoak, jendearentzat oso erakargarria da".
Bigarren aldia da euskal magoak ekitaldi honetan parte-hartzen duena. "Magoek mundu paralelo bat dugu" nabarmendu du. Horrelako ikuskizunetan, magoek elkarrekin pribatuan egoteko aukera izaten duela baieztatu du: hitzaldietan, liburu aurkezpenetan...