Faktoria
Espazio publikoa
'Hiri eta herriak birpentsatu behar ditugu'
Irun eraldatuko duen VIA Irun proiektua ezagutu dugu, Naiara Zabala arkitektoarekin. Espazio publikoaren eztabaidan Jon Agirre arkitektoa eta Roberto San Salvador geografoaren ekarpenak jaso ditugu.
-
26:16 min
Gure hiri eta herriak industrializazio garaian diseinatu zituzten baina, garai berriek erakutsi dute, birmoldatu behar direla. Ideia horretan bat datoz Faktorian gaur izan diren hiru adituak: Naiara Zabala Irungo hiri arkitekto eta VIA IRUN proiektuko arduraduna, Jon Agirre Such, Paisaje transversal arkitekto bulegoko sortzailea eta Roberto San Salvador geografo eta historialaria. Hiri eta herrien eraldaketa eta espazio publikoa moldatzeko irizpideak azaldu dizkigute.
VIA Irun
VIA Irun, Irun hirian eraldatuko duen proiektua da. Irungo udala, Foru Aldundia Eusko Trenbide Sareak eta ADIF (Estatuko tren zuzendaritzaren) lurrak hartuko ditu. 65 mila metro kuadro dira guztira eta unibertsitate, industria eta etxebizitza proiektuak garatu ditu. Epe luzerako proiektu honek, bi hamarkada behar izango ditugu gauzatzeko. Lehen pausoak ematen hasita, egitasmoaren filosofia azaldu digu Naiara Zabala proiektuko arduradunak.