Faktoria
Mari Jose Azurmendi
'Zientzia guztien lotura behar da, euskararen normalizaziorako'
Mari Jose Azurmendi soziolinguista, aurtengo Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona saritua elkarrizketatu du 'Faktoria'k.
-
3:49 min
Mari Jose Azurmendi soziolinguistak euskaren normalizazioan egin duen ekarpena sarituko du Eusko Ikaskuntzak, aurten. Azurmendiri, Manuel Lekuona Saria ematea onartu du erakundeak, izan duen ibilbidea eta normalizazioari egin dion ekarpenarengatik.
'Faktoria' saioan, Mari Jose Azurmendik aitortu du neurri batean eskola sortu duela, "ikuspegi ezberdinak erabilita egin dudalako lan eta saiatu naizelako eta lortu ere bai, nire aldamenean beste batzuek ikerketara bideratzea".
Urte hauetan berarekin lan egin dutenei eskerrak eman ondoren, ikuspegi zientifiko guztiek lotura aldarrikatu du Azurmendik: "euskara atzera, aurrera edo nola dagoen ikertzeko, nik bultzatuko nuke zientzia guztiak aplikagarriak izatea".