Itxi

Faktoria

IRAILAREN 20TIK 23RA

'Atlantikaldia jaialdiko kontzertuak bakarrak dira'

Atlantikaldiaren bosgarren edizioa ospatuko da aste honetan Errenterian. Herrialde ezberdinetako talde eta bakarlariek girotuko dute musika protagonista den jaialdia.

  • Atlantikaldia

    7:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irailaren 20tik 23ra ospatuko da Atlantikaldiaren bosgarren edizioa Errenterian. Herrialde ezberdinetako talde eta bakarlariek hartuko dute parte musika protagonista den jaialdian. Iker Tolosa, Atlantikaldia ekimenaren zuzendaria elkarrizketatu du ‘Faktoria’k.

Garai batean itsasontziak Errenteriaraino iristen ziren, “itsas-portua izandako herria da”, baieztatu du Tolosak. Jaialdi honen lehen edizioetako helburua “memoria horren lanketa egitea zen”.

Gaur egun, Errenterian 80 komunitate inguru bizi dira, eta orain “etorkizunari begira” jarri dira. Kultur aniztasun hori “balio ikaragarria dela aldarrikatu nahi dugu” nabarmendu du Atlantikaldiaren zuzendarian.

Talde ezberdinak igoko dira oholtzara, eta elkarren arteko kolaborazioak ere egongo dira. Tartean, Esne Beltza, Bebe, Nneka, Hakima Flissi eta 47 Soul. “Atlantikaldiako kontzertuak bakarrak dira, eta horiek egiten dute Atlantikaldia berezi”.

Kontzertuak doakoak dira eta Euskotrenek ostiral gauerako topo zerbitzu bereziak jarri ditu. Larunbat gauari dagokionez, ohiko zerbitzuak egongo dira.