Faktoria
TXIRRINDULARITZA
'Gure hurrengo helburua Frantziako Tourrera joan eta berdina egitea da'
Oscar Rodriguezek irabazi zuen Espainiako Itzuliko 13. etapa, eta hori aitzakiatzat hartuta Euskadi Muriaseko kirol-zuzendaria den Jon Odriozola elkarrizketatu du 'Faktoria'k.
-
Jon Odriozola, Euskadi Irratian
21:03 min
Espainiako Itzuliko 13. etapa irabazi zuen Euskadi Murias taldeko Oscar Rodriguezek. Garaipen hori "izugarria" izan zela aitortu du Jon Odriozola, Euskadi Muriaseko kirol-zuzendariak, 'Faktoria'n egindako elkarrizketan.
"Euskaldun denontzat Oscar Rodriguezen garaipena inflexio puntu bat izan da", esan du Odriozolak. Euskadi Muriasi dagokionez, "euskaldun guztion errepresentazioa da, euskaldunen izaera adierazten duen taldea".
Oscar Rodriguez "laino baten gainean dago". "Xarma galduko du garaipen horrek, baina momentu hauek betirako" gordeko dituztela adierazi du kirol-zuzendariak.
Espainiako Itzulia amaitu da, eta orain etorkizunari begira jarri da Euskadi Murias. Orain gauzak beste era batera ikusten dituzte, "posible da protagonista izan eta garaipena lortzea". Euren hurrengo helburua Tourrera joan eta berdina egitea da. "Frantziako Tourrean egoteko urratsak eman behar ditugu, eta horretarako laguntza gehiago behar da".
"Denon artean" egin behar dela aurrera nabarmendu du Odriozolak, eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak ere egoera erraztuko lukeela adierazi du. "Euskadi markak izugarrizko oihartzuna izan du. Kalkulu batzuk egin ditugu eta uste dugu guk egin dugunak 40.000-50.000 euroko balioa duela". Bestalde, jendea animatu du, eta Bilbotik Oizerako bidearen modu berean jarri behar direla Pirinioak aldarrikatu du "euskaldun eta ikurrinez bete behar ditugu Pirinioak euskal taldeari laguntza emateko" esanez.