Itxi

Faktoria

ASTELEHENEAN

'Faktoria' berezia, Kataluniatik

Gurekin izango ditugu Martin Aranburu, PDeCATeko eduki arduraduna, Guillem Ormazabal Gironako Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Erreferendumaren urteurrenean, Kataluniatik egingo dugu Euskadi Irratiko 'Faktoria' albistegia. Generalitateak Gironan egingo duen ekitaldi instituzionala zuzenean jarraituko dugu, eta orain urtebeteko erreferendumean gertatu zirenak gogoratzeaz gain, egungo egoera politikoa aztertuko dugu. Horretarako, gurekin izango ditugu Martin Aranburu, PDeCATeko eduki arduraduna, Guillem Ormazabal Gironako Unibertsitateko Zuzenbide Prozesaleko katedraduna, baita Ramon Etxezarreta, Laura Mintegi eta Iñaki Galdos solaskideak ere.

Hitzordu garrantzitsu horrez gain, Madrilen Espainiako eta Frantziako Gobernuek egingo duten ekitaldia ere aztertuko dugu.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk magazina martxan jartzeko. Kirol tertuliarekin hasiko da saioa, Beñat Zarrabeitiak eta Aitor Zubietak asteburuak utzitakoa errepasatuko baitute. 10:30ean, ur erradioaktiboa edaten dugun galdetuko diogu Alberto Manzanos URAko Hidrologia Plangintzako teknikariari.

Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna izanik, 11:00etan, Egoitz Zabala Aita Menni Ospitaleko botikariarekin hitz egingo dugu. Ondoren, homeopatiaz ariko gara, hainbat sendagileren iritziak bilduta, eta, 11:45ean, Paxkal Elgart eta Xiril Alvarez abenturazaleekin hitz egingo dugu: Ipar Polorantz abiatuko dira azaroan, sei hilabetez bertan izateko asmoz. Besteak beste, Artikoko inuit herriak ezagutzeko helburua dute. Bidaia oinez egingo dute, neguko hilabeterik gogorrenetan.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta, segidan, Eneko Urretarekin egongo gara, Bilboko Erriberan dauden errefuxiatuen egoera ezagutzeko. 12:30ean, berriz, Erresuma Batuko Manchesterren egingo duten erakusketa izango dugu hizpide Maider Jauregirekin: Gerra garaian, Euskal Herritik Erresuma Batura Habana itsasontzian bidali zituzten haurrei buruzko erakusketa, hain zuzen ere.

Gogoratu! 07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.