Faktoria
Jonan Fernandez
'Legea hau onartu ezean ez da posible izango polizia biktimak aitortzea'
Fernandezen esanetan lege honek polizia gehiegikeriaren biktimen errekonozimendua eta erreparazio asistentziala izango ditu ardatz nagusi.
-
1:03 min
Jonan Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Giza eskubide, Bizikidetza eta Kooperaziorako idazkari nagusiak Euskadi Irratiko Faktorian esan duenez, polizia biktimen legearen testua berritu bada ere, hasieran esaten zuen gauza bera esaten du orain ere. Bere esanetan idazketa argitu da, epaitegien zereginarekin talkarik sor ez dadin eta arazo legalak saihesteko.
Legearen helburua biktima guztiak aitortuak izatea da, eta Fernandezen esanetan, lege honen bidez posible da hori. Aldiz legea aurrera ateratzen ez bada, ez da horretarako biderik egongo.
Astelehenean Espainiako eta Frantziako gobernuek Madrilen egin zuten ekitaldiak garrantzia izan zuela aitortu du Fernandezek, oraindik ere ETAren amaiera zalantzan jartzen duten ahotsak daudenean, amaiera hori erakunde babesa eman zitzaiolako.
ETAko presoen gerturatze gehiago egon dadin lan egin behar dela gogoratu du, Euskal Herritik kanpo gai honen inguruan dauden iritzi eta sentsibilitateak desberdinak direlako. Diskrezioz eta kontu handiz landu beharreko gaia dela dio, kontsentsuak zabaltzeko.