Itxi

Faktoria

Lourdes Oñederra

Dogmatismorik gabe baina utzikeriarik gabe egin behar du aurrera batasunak

Ahozko euskararen batasuna da Euskaltzaindiaren etorkizuneko erronketariko bat. Helburua finkatu eta arautegi gutxieneko bat adostearen beharra azpimarratu du ahoskera batzordeko buruak

  • 18:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Idatzizko batuaren estandarizazioa lortuta, ahozko euskararen batasuna da, aurrera begira, Euskaltzaindiaren erronketako bat. Lourdes Oñederra Euskaltzaindiako ahoskera batzordeko buruak, idatziaz gaindiko bateratze prozesua indartu beharra ikusten du, bestela, maila formalean, nabarmen goazelako frantsesaren eta gaztelaren ereduetara: 'Horrek bi bloke egiten ditu, bereziki, hizkuntza zaintzen dugunean. Hobe beharrez idatzira jotzen dugu eta idatzizkoa irakurtzeko modua izaten da frantsesaren edo gaztelerazko fonologiaren bidezkoa', esan du Faktoria saioan.

Arau gutxi batzuk, eta ondo ulertuko direnak defendatu ditu Lourdes Oñederrak, malgutasunez eta erregistroak aintzat hartuta erabiltzekoak. Euskara batua eta euskalkiak uztartu: 'Euskalkietara eraman behar da' euskara ikasi duena eta; euskara etxetik jaso duena, berriz, 'ikasi hizkera formala edo zainduak eskatzen dizkigunak".

Modu gradualean egin beharreko ibilbidea ikusten du Oñederrak etxeko norbere euskaratik estandarrera eta formalera. Irakaskuntzak ez ezik, antzerkiak eta zinemak egingo duten ekarpenarekin du itxaropena. Eta era berean, etxetik euskara jaso dutenei dei egin die 'erosotasunaren eremutik atera' eta  erantzukizunez joka dezaten. "Kontua da dogmatikoa ez izatea, baina utzikeriari ere lekurik ez uztea", azpimarratu du.