Itxi

Faktoria

Asteartea

Hartzaz, 'Faktoria'n

Gainera, Merkatari ezagutuko dugu: dendari txikiak euren bezeroekin Gainera, Merkatari ezagutuko dugu: dendari txikiak euren bezeroekin harremanetan jartzen dituen erreminta berria.

Pirineotan, Biarnon, bi hartz eme askatzeak haserrea eragin du mugaz bi aldeetako abeltzainen artean. Nafarroako Gobernua ere kezkatuta agertu da Frantziako gobernuak animalia horiek  Pirineoetan sartzeko izan dituen moduengatik. Hain zuzez ere, Isabel Elizalde Nafarroako Nekazaritza kontseilaria bihar batzartuko da Erronkarin bertako arduradun eta artzainekin. Kontseilariak berak azalduko dizkigu, bileraren atariko, zein egoera bizi duten eta zein mezu daraman bilera horretara. Baina une honetatik eta eskualde horretatik ikuspuntua zabalduta, Pirineotan hartzak gaur egun duen populazioaz, arazoez eta aukerez eta ekosisteman duten funtzioaz ere arituko da 'Faktoria' albistegian. Helburu horrekin gonbidatu ditugu, astearte honetako saiora, Miguel Mari Elosegi aditua eta Joxerra Aihartza EHUko irakasle eta Biologian doktorea.

07:00etan ekingo dio albistegiari Maite Artolak, eta Amatiñoren 'Sinadura' entzungo dugu. Niko Cuenca ekonomistaren tartearen ondoren, klima aldaketari buruzko nazioarteko adituek larrialdi deia egin dutela eta, Elisa Sanz Murueta BCB3ko ikertzailearekin hitz egingo dugu.

Astearteko solasaldian, Javier Arrieta, Ainhoa Etxaide eta Iñigo Aduriz ariko dira aktualitatearen analisia egiten, eta Ernai eta IA banandu izanari egingo diogu tartea. 09:30ean ekingo diogu hartzaren gaiari.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, etxeaz, bizitzako inbertsio ekonomiko eta emozionalaz ariko gara Josebe Blancorekin eta Uxune Martinezekin. 10:45ean, Merkatari ezagutuko dugu: dendari txikiak euren bezeroekin harremanetan jartzen dituen erreminta berria, sare sozial gisa erabili daitekeena. Juan Mari Okina tresnaren sustatzaileak kontatuko digu zertan datzan.

11:30ean, Gasteizen, generorik gabeko komunak ezagutuko ditugu, eta homeopatiaz jardungo dugu, eta, segidan, sagarrekin ariko zaizkigu sukaldean Pili Manterola eta Igor Zalakain 'Sukaldari Dema'n. 12:30ean, berriz, munduko mus txapeldunak izango ditugu gurean: Jaione Otxandorena eta Timoteo Etxeberria izan dira, Nafarroako ordezkariak. Argentinatik itzuli berri dira. Macachín delako herrian lehiatu ziren mundu osoko 11 talde.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.