Faktoria
Anartz Zuazua
'Nire obretan salaketa sozialak egiten saiatzen naiz'
Duela 6 urte Borobil Teatroa sortu zuen eta orain bere azken obra prestatzen ari da, 'Romeo eta Julieta' obran oinarritutako 'Roman eta Julieta'. Gaur egungo antzerkiaren panoramaz ere aritu gara.
-
18:54 min
Aktoreak telebistan edo zinean ikusten ez ditugunean, non daude? Anartz Zuazuak duela sei urte Borobil Teatroa sortu zuen. Antzezlanak sortu, zuzendu eta tarteka ere, antzeztu egiten ditu Anartzek. 'Ali Baba eta 40 lapurrak' izan zen euren lehendabiziko obra, eta gerora 'On Egin!', 'Jokoz Kanpo' eta orain, 'Roman eta Julieta' prestatzen ari da, Shakespearen 'Romeo eta Julieta' obran oinarritutako maitasun istorio bat. Zuazuak 'Faktoria'n azpimarratu duenez, salaketa sozialak egiten saiatzen da bere antzezlanetan, gizartearen ispilu baita antzerkia ere. Crowdfounding kanpaina bat ere martxan dute, proiektua aurrera atera ahal izateko.
Gaur egungo antzerkiaren panoramaz ere aritu gara: "Penagarria da antzoki handi batera joan eta eserlekuak hutsik ikustea. Orgulloa-gatik bada ere, bete egin beharko genuke". Bere helburua jendea bere obra bat ikustera joan eta hurrengoa ikusteko gogoarekin gelditzea da.