Itxi

Faktoria

Osasuna

Homeopatia, oraindik eztabaida sutsua eragiten duen gaia

Aldeko eta kontrako jarrerak bildu ditugu eta entzuleek ere euren iritzia partekatu dute.

  • 17:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaixoak terapia sasizientzietatik babesteko elkarteak Espainiako Osasun Ministroari, Maria Luisa Carcedori, sasi-zientzen kontrola exijitzen dion gutun bat bidali dio. Gutun hori zientzia eta medikuntza alorreko 400 profesionalek sinatutako gutun irekia da eta oraindik gehiago atxikitu daitezke.

Elkarte horren hitzetan, sasizientziek edo zientzia faltsu edo gezurrezkoek heriotzak eragiten dituzte, gaixoak engainatzen dituzte eta kalteak eragiten dizkiote bai osasunari, baita gaixoen ekonomiari ere.

Sasizientzia edo pseudozientzia moduan ezagutzen diren terapiak, besteak beste, alkimia, astrologia, Freng Shui-a eta homeopatia dira.

Gure inguruan hain zabaldua eta, era berean, hainbestetan zalantzan jarri diren sasizientzia horien erregularizazioa eskatzen duen Gipuzkoako Farmazialarien Kolegioko lehendakaria izan zen Anjel Garayrekin, sasizientzien erabilpenaren erregularizazioaren alde dagoen Amaia Urrutia medikuarekin eta homeopatia moduko sasizientziak babesten dituen Iñigo Altuna mediku homeopatarekin hitz egin dugu.