Itxi

Faktoria

Alemanian Klown

'Etxeko berotasuna sentitu dugu Zumarragan antzeztuta'

Josune Goenaga Alemanian bizi da eta bere senarrarekin 'Sally & Pirelli' bikote artistikoa osatzen dute. Alemaniako kultur ohiturez eta hemengoez aritu gara 'Faktoria'n.

  • 18:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josune Goenaga Zumarragakoa da baina aspaldidanik Alemanian bizi da. Batetik bestera ibili dira euren klown, zirku eta antzerki emanaldia eskaintzen. Parisera joan zenean, gaur egun bere senarra dena ezagutu zuen, Manuel. Alemaniarra bera. Munichen bizi dira orain baina tren bagoi batetan ere bizi izan dira... baina nola?

Josune bere ibilbide profesionalaz aritu da 'Faktoria'n, izan ere, senarrarekin batera lehen aldiz Zumarragan aritu dira euren 'Sally & Pirelli' emanaldia eskaintzen, eta etxean zegoela aprobetxatuz, estudiora gonbidatu dugu.