Itxi

Faktoria

Iñigo Cabacasen gurasoak

'Justizia, atsedena behar dugu'

Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketa hasi bezperan, Bilboko Kafe Antzokian elkarrizketa sakona egin die Maite Artolak Fina Lizeranzu eta Manu Cabacas gurasoei, eta Jone Goirizelaia abokatuari.

  •  Fina Lizeranzu, Manuel Cabacas eta Jone Goirizelaia

    Fina Lizeranzu, Manuel Cabacas eta Jone Goirizelaia

    30:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Cabacas-Lizeranzu familia 2012ko apirilaren 9an hautsi zen betirako. Baina justizia egin dadin borrokan segitzen dute ahal bezala. Kaleko mugimenduak eusten diela esan digute, politikariengandik, erakundeengandik, utzikeria izugarria sentitu baitute eta tratu txarra ere bai. Bai garai hartan Herrizaingo sailburu zen Rodolfo Aresen partetik, bai gaur egungo Jaurlaritzaren partetik.

Datorren astelehenean, urriaren 15ean, hasiko da Bizkaiko Lurralde Auzitegian Cabacasen heriotza argitzeko epaiketa. Sei ertzain eseriko dira akusatuen aulkian, ofizial bat, bi ofizialorde eta hiru ertzain. Baina ez da eseriko Ugarteko ezizenez ezagutu dugun ertzainburua, ertzainei kargatzeko agindua eman ziena.

Fina Lizeranzuk 'Faktoria'n esan digu ez dakiela justiziarik egongo den, baina atsedena behar duela Iñigok, eta eurek ere baietz.

Jone Goirizelaia familiaren abokatuak espero duena da, gutxienez epaiketan gertatu zenaren errelato argia egitea, gaizki zer egin zen finkatzea eta horren arabera arduradunak zigortzea.

Iñigo Cabacasek 28 urte zituen, Ertzaintzak Atheltic eta Shalkeren partidu amaieran sortutako istiluen ondoren egindako kargaren ondorioz gomazko pilotakada batek bete betean harrapatu eta hil zenean.