Faktoria
Erronka zuzenean
Rubik kuboa esku bakarrarekin eta oinekin osatzen dela badakizu?
Julen Simon Iriarte Iruñeako estudioan eta Eder Olivencia Bilboko estudioan izan ditugu eta Rubik Kuboa osatu dute. 18 kategoria ezberdin jokatuko dira bihar hasiko den Espainiako txapelketan.
-
13:52 min
Bihar hasiko da Rubik Kuboaren Espainiako txapelketa. Julen Simon Iriartek eta Eder Olivenciak parte hartu behar dute eta bezpera izanik, 'Faktoria'ra etorri dira beroketa ariketak egitera. Etxetik kuboak hartuta estudiora gerturatu dira eta 18 modalitate ezberdin daudela erakutsi digute. Besteak beste, begiak itxita dituztela eta oinekin ere egiten dituztela esan digute. Zuzenean erronka bota diegu, nork osatu azkarrago esku bakarrarekin? Julen oinekin osatzera ere ausartu da... Nork irabazi ote du?