Itxi

Faktoria

Aita-alabak disko berean

Andrea Bidart: 'Gure etxean beti baziren musika eta kanta zaharrak'

'Eskusoinuaren pentsamenduak' diskoan Kalifornian bizi diren Bidartarrek, Mike aitak eta Andrea alabak, Pedro Juan Etxamendiri egiten diote omenadia

  • 22:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kaliforniatik etorri zaigu Andrea Bidart, aitarekin grabatutako Eskusoinuaren pentsamenduak diskoarekin. 'Kantuetan dantzan' jaialdian parte hartzera etorri da Euskal Herrira Noka taldeko kidea. Eta, gainera, Donibane Lohizunera, Oriora eta Irunera bisitak egiteko tartea ere izan duela esan digu. Udan urtero etortzen da Euskal Herrira bere bizitoki den Chinotik, Kaliforniatik.

Andrearen aita Mike Bidart da. Andreak betidanik nahi zuen disko bat harekin grabatu. Mikel Markez izan da proiektuaren ekoizlea. Markezek ikusi zuen zeintzuk ziren haien beharrak: aita ez zuen ikusten gustora sentituko zenik estudio batean eta egin zuena, nolabait esatearren, estudioa Mikeren etxera eramatea izan zen. Haren ahotsa grabatu ostean, lanean parte hartu duten beste musikariekin batera grabazio estudioan osatu zuten diskoa.

Kanta tradizionalak nahi zituen grabatu Mike Bidartek eta horrela egin dute. Baina, gainera, Bidartek berak idatzitako 'Eskusoinuaren pentsamenduak' kanta ere grabatu zuten. Hain zuzen ere, istorio berezia duen kanta da, Pedro Juan Etxamendiren omenez idatzia. Entzun hemen elkarrizketa osorik!