Itxi

Faktoria

Agus Hernan

'Biktima bakar bat ere ez da baztertuta sentitu behar'

Harremanetarako Nazioarteko Taldearen amaiera ekitaldian, Paul Riosen ustez argi geratuko da euskal gizarteak bakarrik eta bere tresnekin landu beharko duela aurrerantzean bizikidetza eta erreparazioa

  • Aieten 2017an ateratako irudia. Argazkia: EFE

    24:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko bake prozesuan lagungarri izan den Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bere lana bukatutzat emango du bihar. 2011an Donostiako Aieteko Jauregian egin zen nazioarteko konferentziaren zazpigarren urteurrena izango da, eta aukera hori baliatuko du Brian Currin abokatu hegoafrikarra buru duen taldeak jendaurreko agurra egiteko. Ekitaldi horren atariko,  Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohi eta Currinen taldeak bidelagun izan duen pertsona eta Agus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko bozeramailea elkarrizketatu ditugu 'Faktoria'n.

Riosek aurreikusi du Currinen mezu nagusia bizikidetzaren inguruan izango dela: "Aurrerantzean euskal gizarteak bakarrik eta bere tresnekin landu beharko du bizikidetza eta erreparazioa".

Hernanek errepikatu du biktimekin sekulako zorra duela euskal gizarteak: biktima batzuek aitortza duten bitartean, beste batzuek ez dutela oraindik eta dio biktima bakar bat ere ez dela baztertuta sentitu behar.