Itxi

Faktoria

Azukrea ''pozoia'' da

'Haurrek gosarian hartzen dute egun osoko azukre dosiaren bikoitza'

Egunerokoan hartzen dugun azukre kopurua "kezkagarria" dela nabarmendu du Zaloa Otaduy farmazialariak, azpimarratuz janariari gehitzen diogun azukrea toxikoa dela.

  • 25:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zerealak, yogurtak, tomate saltsak... eta ustez "naturalak" diren beste hainbat produktu osasunerako kaltegarriak direla azaldu du 'Faktoria'n Zaloa Otaduy farmazialariak. Arrazoi nagusia, gehitutako azukrea da. Elikagaiek era naturalean ez daramaten azukre oro "pozoia" dela eta azukre gaindosi horrek gure organismoa desorekatzen duela ohartarazi du Otaduyk. Haurren elikadura jarri du adibidetzat: "askok prozesatutako zerealak gosaltzen dituzte naturalak direlakoan, konturatu gabe haur askok gosaritan hartzen dutela egun osoan hartu beharreko azukre kopuruaren halako bi".

Azukrearen gaindosia ekiditeko, prozesatu gabeko produktuak, "etiketarik ez dutenak", hartzeko gomendatzen du Otaduyk, argudiatuz, frutek, barazkiek eta bestelako elikagai naturalek duten azukrea ez dela organismoarentzat kaltegarriak.