Faktoria
Ostegunean
Ainhoa Aznarez eta Marian Beitialarrangoitia, 'Faktoria'n
Nafarroako parlamentuko presidenteak gidatuko duen azken eztabaidaren atariko hitz egingo dugu harezekin. EH Bilduko diputatua Espainiako aurrekontuez ariko da. Magazinean, Izaro kantaria, hurbiletik.
Ostegunean hasita egingo da Nafarroako parlamentuan foru erkidegoaren egoerari buruzko eztabaida. Legegintzaldiko azkena izango da eta, beraz, Ainhoa Aznarezen lehendakaritzapean egingo den azkena, baita ere. Hitzordu honi nola eta zein testuingurutan helduko dion erantzungo digu 08:00etatik aurrera.
09:00etatik aintzina, berriz, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko Madrilgo Kongresuko diputatua izango dugu gonbidatu. Espainiako Gobernuaren aurrekontu proiektuaz eta aktualitate politikoko beste hainbat gaiz arituko da Maite Artolaren galderei erantzunez. Solasaldian, ondoan izango ditu, baita ere, Joseba Arruti, Laura Mintegi eta Gaizka Aranguren.
Eguneko sinadura, Aingeru Epaltzarena izango da, ostegunero legez.
10:00etan, aktualitateari begira jarriko gara, Jurdan Arretxe eta Mikel Garciarekin, eta, ondoren, Euskaraldiko istorio pertsonalen tartea zabalduko dugu Aritz Branton ingeles euskaldunarekin.
11:00etako albistegiaren ostean, kirolaren tartea izango da, Joxe Mari Apaolazarekin, eta, jarraian, itsuek zinemaz gozatzeko duten teknologiaz ariko zaigu Rafael Kortabarria. 11:30ean, Zaloa Basabe Iruñeko Udaleko Berdintasun teknikariak Iruñean egitekoak diren Indarkeria Sexistei buruzko kongresuaren berri emango digu. 11:45ean, Patri Kheireddine Dorrondoro Idom enpresako Malasiako arduradunarekin Vietnam eta Indonesiara aukera berrien bila joana den enpresari taldeari buruz jardungo dugu.
12:00etan, Izaro Andres musikariari elkarrizketa pertsonala egingo diogu, eta Urdaibai Bird Centerrera joko dugu gero Edorta Unamunorekin.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.