Faktoria
Garbiñe Aranburu:
'Elkarrizketa mahai antzuetan parte hartzeari uko egiten diogu'
LAB sindikatuko idazkari nagusiak salatu du Elkarrizketa Sozialaren Mahaian ez dela LABen hitza kontuan hartzen, ez dutela erabakitzeko ahalmenik, eta horregatik egiten diotela uko bertan egoteari.
-
18:51 min
Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak 'Faktoria'n esan digu ez diotela zentzurik ikusten Elkarrizketa Sozialaren Mahaian parte hartzeari, baldin eta Patronalaren eta Jaurlaritzaren proposamenen gain erabakimenik ez badute.
Jaurlaritzak ahotan dituen enplegu datuak ere tentuz hartu behar dela ohartarazi du Aranburuk: "Langabezia tasaren murrizketa prekarizazioaren kontura" lortu dela dio, sinatzen diren kontratuen % 56 astebete baino iraupen laburragokoak direla ohartaraziz.
Espainiako aurrekontu orokorrei dagokienean, LABeko buruak iritzi dio PSOEk eta Unidos Podemosek lotutako akordioan "margen izugarria" dagoela diru sarrerak handitu eta bestelako politika sozialaz hitz egiteko.