Faktoria
Bideo birala
'Pena da gauza hauekin oihartzuna egin beharra, baina gutxienez lortu dugu'
Oier Bartolome surflariak atzo goizean Flysha plastikoz beteta grabatu zuen eta bideoa ordu gutxitan birala egin da. Jon Zulaika Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariarekin ere hitz egin dugu.
-
15:01 min
Atzo goizean, Oier Bartolome surf egitera joan zen Zumaiako Flyshera. Ikusten zuenarekin haserre, bideo bat grabatu zuen plastikoz betetako itsasoa erakutsiz. Ordu gutxitan oihartzun handia lortu du bideoak eta milaka ikustaldi lortu ditu. "Ez dugu Indiara joan behar plastikoz betetako kostaldea ikusteko, arazoa hemen bertan dugu", salatu du. Gauza hauekin oihartzuna lortzea "pena handia" dela azpimarratu du, baina behintzat zerbait lortu duela nagusitu du.
Bestalde, Jon Zulaika, Gipuzkoako Foru Aldundiko Baso, Animaliak eta Landareen zerbitzuko teknikaria, ere 'Faktoria'n izan dugu. Arazoa konplexua dela eta erantzun globala bilatu beharko genukeela esan du.