Faktoria
Aingeru Epaltza
'Isiltasunaren ozena'
Ciudadanosek Altsasurako deitu duen ekitaldiari isiltasunez erantzun behar zaiola uste du zutabegileak.
-
3:10 min
Aingeru Epaltzak osatu du gaurkoan, 'Faktoria'n ostegunero egiten den zutabea. Bere ustetan, Albert Riverak bere figura goratzeko eta inkestetan posizioak irabazteko etorriko da Altsasura "gatazka bila". Epaltzak argi du haren ibilbide politikoari on egingo liokeela "abertzale basatiez" inguraturik aurkitzen den irudiak lortzea. Santiago Abascal eta Vox-eko "mutilak" ere bazterrak nahasteko prest etorriko direla, gaineratu du. Azaroaren 4ra bitarte, "su-piztzaile" gehiago ere agertuko direla uste du; UPN eta PPN, besteak beste.