Itxi

Faktoria

Alberto Lopez Basaguren

'Gure asmoa ez da alderdi politiko bat sortzea'

Estatu federalaren aldeko adierazpena sinatu dute 186 pertsona ezagunek. Alberto Lopez Basaguren sustatzaileak adierazi du ez dutela eztabaidarik nahi eta proposamena modu positiboan plazaratu dutela.

  • 25:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriaren etorkizun politikoa sendotzeko Estatu federalaren aldeko adierazpena sinatu dute 186 pertsona ezagunek. Alberto Lopez Basagurenek, adierazpenaren sustatzaileetako baekt, 'Faktoria' saioan adierazi du federalismoa dela identitate ezberdinak hoberen biltzen dituen sistema.

Azken 40 urteetan politikoki lortutakoa kontuan izanik, Basagurenek nabarmendu du ez ditugula sistemaren gabeziak ahaztu behar; eskumenen banaketa, diruaren kudeaketa eta sistema judiziala, beste askoren artean. Federalismoa defendatzerako garaian nazioartean dagoen esperientzia azpimarratu nahi izan du, egindakoa aztertu eta akatsak zuzentzeko aukera bikaina dugula esanez. Euskal Federalisten asmoa Euskal Herriko autogobernua hobetzea dela gogorazi du, besteak beste, eta ez alderdi politiko bat sortzea. Eztabaidak alde batera utzi eta euren aportazioa egin nahi izan diote euskal gizarteari.