Faktoria
Urriaren 15ean
Juan Mari Aburto, asteleheneko 'Faktoria'n
'Music Week'en atariko hitz egingo dugu Bilboko alkatearekin. Gainera, Gernikan izango gara urriko azken astelehenean.
‘Music week’ deitu dioten astea izango da datorrena Bilbon. Astelehenean bertan hasiko da egitaraua eta MTVren jaialdi handiak emango dio amaiera ekitaldi-kate luzeari. Lehen egun horretan, astelehenean, izango da Juan Mari Aburto hiriko alkatea 'Faktoria'n. 09:30etik aurrera erantzungo ditu Maite Artolaren galderak. Bestalde, urriko azken astelehena izanik, Gernikan izango da gure unitate ibiltaria, kaitin Allende lankidearekin.
07:00etan ekingo dio albistegiari Maite Artolak. 08:00ak aurretik, Nuria Lopez De Guereñuren 'Sinadura' entzungo dug, eta, segidan, Jon Artano lankidea sartuko zaigu Brasildik, hango hauteskundeen emaitzen berri emateko. Oihane Yustos lankideak, berriz, EIbarko ospitale berritik egingo du sartu-irtena. 08:45ean, aktualitatearen analisia egiten arituko dira solasaldian Iñaki Galdos, Javier Diaz-Noci eta Gaizka Aranguren, eta Gernikara joko dugu lehenbiziko aldiz, hango giroaren berri jasotzera. 09:30ean izango da Juan Mari Aburtoren elkarrizketa.
10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk magazina martxan jartzeko. Kirol tertuliarekin hasiko da saioa, Beñat Zarrabeitiak eta Aitor Zubietak asteburuak utzitakoa errepasatuko baitute. 10:30ean, Gernikatik sartuko zaigu Kaitin Allende lankidea, eta, ondoren, guraso eskola izango dugu Josune Albizu Vital Kutxako zuzendariarekin eta Asier Ruiz De Viñaspre Aurrera kirol taldeko kidearkein.
11:00etan, berriz, buruko gaitzei estigma kentzeko egiten dugun tartean, gaixotasun nagusien sailkapenaz ariko gara Aita Menni ospitaleko Egoitz Zabalarekin. Gernikan beste kuku bat egin ondoren, bulimia gainditu duen kulturista eta kirolari bat ezagutuko dugu, Andoitz Azurmendi.
12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu eta, azkenik, Baloreak musika taldea egzautuko dugu.
Gogoratu! 07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.