Itxi

Faktoria

Ostiralean

Txema Auzmendiri hurbileko elkarrizketa, 'Faktoria'n

Bestalde, 'Baserriko Uzta' ekimenaren berri emango dugu.

Kubatik itzuli berritan, 'Faktoria'n izango da, ostiralean, Txema Auzmendi, Jesusen Lagundiko kidea. Itsasoz bestalde eman dituen 8 urtetan, Kuban ikusi duen errealitatea eta Euskal Herriarekin izan dituen loturak kontatuko dizkigu. Solasladian, Maite Ubiria eta Xabier Riezu kazetariek, aktualitatea aztertzen lagunduko digute. Egunari ''Sinadura' Tarana Karimek jarriko dio.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, 'Baserriko Uzta' ekimena azaltzera etorriko zaigu Imanol Ibero nekazaria, Nafarroako Oibar herriko Mendiko upategiko ordezkaria. 'Baserriko Uzta' ekimen horren bidez ekologia, lurra, kultura eta gertutasuna uztartzen dira. Euskal Herriko hainbat baserrik eta etxaldek beren ateak zabaldu dituzte (iaz lehenbizikoz) kaletarrak bertaratu eta hango lana ezagutzeko modua izan dezaten; urteko lau urtaroetan musikari baten zuzeneko emanaldia eskaintzen dute.

11:00etako albistegiaren ostean, hegaztiei begira jarriko gaitu Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunok. Esther Moyuaren liburu gomendioaren ondotik, Filosofiaren historia gaurkotua ekarriko digu Markos Zapiainek, eta Thoreauri buruz hitz egingo digu, Historiako lehen filosofo ekologistari buruz.

MARKOS ZAPIAIN

12:00etan, 'Amarauna' saioak asteburuan ekarriko digunaren errepasoa egingo digu Gari Udabe lankideak, eta bizitzaren musikaz ariko zaigu Joseina Etxeberria.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.