Itxi

Faktoria

Hauteskundeak AEBn

Trump estutzeko aukera

Inkesten arabera Alderdi Demokratak aukera errealak ditu Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberan gehiengoa eskuratu eta Donald Trump presidentearen boterea mugatzeko.

  • 23:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donald Trumpen agintaldiaren inguruko plebiszitu kutsuarekin egingo dira gaur agintaldi erdiko hauteskundeak Estatu Batuetan, midterm elections direlakoak.

Normalean aparteko interesik sortzen ez duten arren, Trumpen agintaldi gatazkatsuak mugarri bihurtu ditu hauteskunde hauek.

Trump berak 2020ra arte agintean jarraituko duen arren, haren politika eta izendapenak mugatu ahalko ditu Alderdi Demokratak, Senatuan edo Ordezkarien Ganberan gehiengoa lortzen badu.

Ordezkarien ganberako 435 eserlekuak berrituko dira gaur. Gaur egun 240 ordezkari dituzte errepublikanoek, 195 demokratek. Gehiengoa eurenganatzeko, orain dituztenak baino 23 ordezkari gehiago beharko lituzkete.

Senatuan berriz, 100 kidetik herena berritzen da, gutxi gora behera. Kasu honetan 35 eserleku. Gaur egun 49 deituzte demokratek, 51 errepublikanoek. Berritzera doazen 35 horietatik, 9 errepublikanoak dira, eta 26 demokratak. Horrek esan nahi du, demokratek zer galdu gehiago dutela, eta zaila izango dela, gehiengoa lortzea senatuan.

'Faktoria'n hiru aditurekin hitz egin dugu hauteskunde horiei buruz.

Iñaki Goirizelaia EHUko irakasle eta errektore izandakoa Estatu Batuetatik iritsi berri da. Gizartea hauteskunde hauekin interesatuta ikusi du, eta Donald Trumpek kanpainan sustatu duen beldurraren estrategia nabarmendu du.

Asier Vallejoren, Estatu Batuetako hauteskunde prozesuetan aditu eta Alderdi Demokratan aritu zen ikertzailearen esanetan, demokratek benetako aukera dute hauteskunde hauetan emaitza ona lortu, eta 2020ko hauteskundeei begira oinarri ona ezartzeko.

Joseba Gabilondo Michigango Estatu Unibertsitateko irakaslearen iritziz, gaurko hauteskundeetan asko dago jokoan, Trumpen nagusigoak jarraitzen badu demokrazia bera jarriko baita arriskuan.