Faktoria
Sukaldari Dema
Arrautzak gosaritarako
Pili Manterolak eta Igor Zalakainek, batak Mexikotik eta besteak Kanadatik, gosaltzeko arrautzak prestatu dizkigute.
-
22:53 min
'Faktoria'ko 'Sukaldari Dema'n, gosaritarako arrautzak izan ditugu.
Igor Zalakainek 'arrautza rantxeroak' prestatu ditu
Osagaiak:
Arrautza pare bat
Taloa
3-4 tomate
Tipula bat
Baratxuri ale bat
Txile edo jalapeño bat
Frijoleak
Prestaketa:
Tomateak, tipula, baratxuria, eta piperrarekin saltsa egin (oliorik gabe). Ondoren, azpian taloa jarri (frijituta), gainean arrautza frijitu pare bat eta aurretik egindako saltsa gaineratu. Ondoan, frijoleak jarri.
Pili Manterolak arrautza hautsiak egin ditu:
Osagaiak:
Patata frijituak
Oliba olioa
Bi arrautza galdarraztatuak
Hirugihar frijitua
Xigortutako ogia
Tabaskoa
Prestaketa:
Katilu batean sartu patatak eta zanpatu. Ondoren, olioa eta tabaskoa bota. Gainean, bi arrautza galdarraztatuak jarri, eta gainetik boa hirugihar frijitua txiki-txiki eginda eta xigortutako ogia.