Itxi

Faktoria

Ostegunean

Aluminioa urtzeko munduan dagoen laberik handiena, 'Faktoria'n

Nekane San Miguel epailea inpartzialtasunaz ariko zaigu. EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultatearen 50. urtemugari lotuta, lehenengo promozioko bi medikurekin eta bi ikasle berrirekin ariko gara.

  • GHI Hornos Industriales enpresako irudi bat

    GHI Hornos Industriales enpresako irudi bat

Galdakaon dagoen GHI labe industrialak enpresak, aluminioa urtzeko munduko laberik handiena egin du. 'Faktoria' albistegian enpresa bisitatu dugu eta han egindako erreportajea eskainiko dugu 09:30etik aurrera.

Maileguen egintza juridiko dokumentatuen inguruko Gorenaren epaiak zeresana ematen jarraitzen du. Besteren artean, epaileen inpartzialtasuna jarri da zalantzan. Nekane San Miguel epailea 08:30ean inpartzialtasunaz ariko zaigu. Aktualitateak utzi dizkigunak aztertzera etorriko dira, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariak.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, aktualitateari begira jarriko zaizkigu Mikel Garcia eta Jurdan Arretxe kolaboratzaileak. Gero, Euskaraldiko istorioei egingo diegu tartea Uxoa Anduagarekin, Euskaraldiako ikerketako arduradunetakoa eta klusterreko kidearekin. Gure euskararen egoeraren diagnosi egokia egin ahal izateko Euskaraldiak hiru galdetegi bidaliko dizkie izen-emaile guztiei. Galdetegi horietatik ondorioztatutako emaitzei esker euskararen erabileraren egiazko diagnosia egin ahal izango da.

11:30ean, EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateak berriki 50. urtemuga bete duela-eta hainbat gonbidaturen parte-hartzea izango dugu. Alde batetik, Medikuntzako fakultateko lehen promozioko bi mediku eta gaur egun erretiroa hartu duten Maite Urizar eta Bittori Torrent. Bestalde, aurtengo ikasturtean medikuntzan hasi berri diren bi ikasle gazte, Nerea Fernandez De Antona eta Xabier Insagurbe. EHUko duela 50 urteko medikuntza-ikasketak eta egungoak alderatzeko aitzakia egokia izango da, baita esperientziak elkartrukatzeko ere.

12:00etan, miso zopa nola pretstau behar den azalduko digu Jurgi Arejita sukaldariak, eta, jarraian, 'Sabrina' telesailaz hitz egingo dugu. Saioa bukatzeko, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.