Itxi

Faktoria

Azaroaren 15ean

Naiara Zamarreño, asteleheneko 'Faktoria'n

ETAk hildako Manuel Zamañerro Errenteriako PPko zinegotziaren alaba Memoriaren Egunean Aieten egingo duen ekitaldiarne ondoren etorriko da.

  • Naiara Zamarreño. Argazkia: EiTB

    Naiara Zamarreño. Argazkia: EiTB

Memoriaren Eguna pasa berritan etorriko da, astelehen honetan, NaiaraZamarreño 'Faktoria'ra. ETAk hildako Manuel Zamañerro Errenteriako PPko zinegotziaren alaba da, eta indarkeriaren biktima izan diren beste lau emakumerekin, beste lau alabarekin batera, hartuko du parte larunbat honetan Aieten egingo den ekitaldi berezian. Bertan bizitutakoak eta, batez ere, bere esperientzia eta gogoetak ekarriko ditu Maite Artolak egingo dion elkarrizketan.

09:30ean hasiko da elkarrizketa hori, aktualitateari buruzko solasaldiaren ondoren. Eguneroko zutabea, Nuria Lopez de Guereñuk sinatuko du astelehenean.

10:00etan hartuko du lekukoa Manu Etxezortuk magazina martxan jartzeko. Kirol tertuliarekin hasiko da saioa, Beñat Zarrabeitiak eta Aitor Zubietak asteburuak utzitakoa errepasatuko baitute. Gainera, Alavesen ereserkia euskaratu duen pertsonarekin hitz egingo dugu, Joxe Mari Velez De Mendizabalekin, eta, segidan, Estonian, Europako curling txapelketan, parte hartuko duten Mikel Unanuerekin eta Oihane Otaegirekin hitz egingo dugu. curlingean aritzen diren eta

11:00etan, berriz, Egoitz Zabala psikoterapeutak eta 'Faktoria'ko kolaboratzaileak zinemaren munduak osasun mentala nola islatu izan duen azaldu eta horren adibideak emango dizkigu. Segidan, dibertsitate funtzionala dutenen sexualitateari buruzko jardunaldietan izango da Amaia Artetxe.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu eta, azkenik, asteazkenean 'Golaren legeak' izenburupean EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan emango duen hitzaldiaz mintzatuko zaigu Aitor Bergara Fisikan doktoreak. Futbolaren eta fisikaren arteko lotura estuak azalduko dizkigu. 12:30ean, berriz, Zuriñe Velez De Mendizabal Jauregik Jose Migel Barandiaran marrazki bizidun bihurtzeko proiektuaz hitz egingo digu.

Gogoratu! 07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.