Itxi

Faktoria

Asteartea

Kathrine Switzer, 'Faktoria'n

Korrikalari alemaniarra elkarrizketatuko du Maite Artolak. Gainera, Gasteizko Ramon Bajo ikastetxea guetto izatetik eredu izatera nola igaro den ikusiko dugu hantxe bertan.

  • Kathrin Switzer Argazkia: Euskadi Irratia

    Kathrin Switzer Argazkia: Euskadi Irratia

Kathrine Switzer dortsalarekin maratoi bat bukatu zuen lehen emakumea bihurtu zen 1967. urtean. Geroztik, emakumeen ahalduntzea bultzatzen aritu da, eta mezu horrekin etorri da Donostiara ere. Behobiatik Donostiarako ibilbidean aritu ziren emakumeak ikusita, bidea egiten ari dela uste du, eta eskertuta dago bereziki hemengo gizonek eman dioten tratuarengatik. Astearte honetan, Deustuko Unibertsitatean emango duen hitzaldiaren atariko entzungo dugu 'Faktoria'n harekin Maite Artolak izandako solasaldia. 09:00etan izango da hori.

09:30etatik aurrera, berriz, Osakidetzako esne bankuaz arituko gara. Urtea bete du zerbitzu horrek, eta nola funtzionatzen duen eta, batez ere, zein funtzio betetzen duen kontatuko digute laborategiko medikuek, pediatrek eta gurasoek.

Eguneko sinadura Garbiñe Ubedak jarriko digu, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, 10:15ean, Gasteizko Ramon Bajo ikastetxera joango da gure unitate ibiltaria. Ikasle mota askoren ghetto izatetik eredugarri izatera pasatu da ikastetxe hori. Bertako irakasle eta guraso batzuek ikastetxearen eraldaketaz eta egungo errealitateaz hitz egingo digute. 11:00etan, Xabier Amurizak, Karlos Cidek eta Nerea Ibarzabalek gizalegerik ezaz hitz egingo digute.

12:00etan, Gaby Etchebarne moja-ohi aldudar idazlearekin mintzatuko gara. Gaby Etchebarne Okzitaniako Tolosan bizi da, 86 urte ditu eta berriki zortzigarren liburua argitaratu du. Pertsona xume, apal eta behartsuen ondoan egon nahi izan du beti. 12:30ean, istorio musikatuen tartean, Amancay Gaztañaga izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.