Itxi

Faktoria

Asteazkenean

Erorien Haranaz, 'Faktoria'n

Antono Agirrezabala zumarragarraren kasuaz hitz egingo dugu Iñigo Jaka ilobarekin. Gainera, Asier Garagarza argazkilaria izango dugu magaziean.

  • Erorien Harana. Argazkia: EiTB

    Erorien Harana. Argazkia: EiTB

Francisco Franco diktadorearen gorpuzkia Erorien Haranetik noiz aterako duten eta lur emango dioten eztabaidatzen ari diren honetan, Antonio Arrizabalaga Ugarteren kasuari egingo dio tartea asteazken honetako 'Faktoria'k. Zumarragako semea zen, Gazteria Sozialistetako Amuategi Batailoiko milizianoa izan zen 1937an, Zaragozan fusilatu eta lurperatu zuten. 1961ean, ordea,  Erorien Haranera eraman zuten gorpuzkina. Bere familiak deshobiratzeko ahaleginak eta bi egiten ari da. Iñigo Jaka ilobak kontatuko digu zer urrats eta zergatik eman dituzten. 09:30etatik aurrera izango da hori.

Aurrez, aktualitateko solasaldian batuko dira Jasone Aretxabaleta, Iker Rioja eta Laura Mintegi. Eguneko sinadura, Eli Larrinagak jarriko dio goizeko 08:00ak aurreko zutabeari.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Iker Markinez sukaldariak orburuak prestatuko dizkigu. 10:15ean, Asier Garagarza argazkilaria etorriko da. Argazkilaritzako Sari Nazionala eman berri diote. Ondoren, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin.

10:30ean, 12 urterekin kickboxing egiten duen Izaro Blanco Pikaza ezagutuko dugu, eta, segidan, Mutrikuko pinudiak ez fumigatzeko egindako eskaeraren berri emango digu Iñigo Agirrek.

11:00etako albistegiaren ondoren, 'Arts & Science' tartea zabalduko dugu Eneko Axpe, 'Maisha'rekin. 11:30ean, azken egunotan komunikabideetan erasoengatik albiste izan diren txakur piztiei buruz, eta otsoaren espeziea Euskadiko lurretan ezarri eta hura babesteko aukerari buruz erreportajea ekarriko digu Olaia Urtiaga lankideak.

12:00etan, eta, horren ondoren, Esther Moyuaren liburu gomendioa entzungo dugu, eta, segidan, Donostiako Itsaspeko Zinema Zikloa izango dugu hizpide.

 

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.