Itxi

Faktoria

Nola atera argazki on bat

Asier Garagarza: 'Argazkia ona izateko, istorio bat egon behar da atzean'

Asier Garagarzak Espainiako argazkilari onenaren saria jaso du aurten, eta "Faktoria"n bere argazkien sekretua kontatu digu. Txuri-beltzean ateratzen ditu, formatu honetan izaera gehiago dutelako.

  • Asier Garagarza. Argazkia: Euskadi Irratia

    11:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asier Garagarza tolosarra ez da argazkilari profesionala, eta ez du izan nahi, baina aurten Espainiako argazkilari onenaren saria jaso du Akitanian ateratako argazki sortari esker. 'Faktoria'n aitortu digu "txundituta nago, abuztuan jakin nuen finalista nintzela, hasieratik oso urduri negoen, eta orain sariarekin pozarren nago, ez nuen espero".

Akitanian, Landetan, ateratako argazkiei esker lortu du garaipena, azaldu digu, nahiko argazki minimalistak egiten dituela , formatu karratuan, txuri-beltzean, izaera gehiago ematen diotelako. Argazki on bat nola lortzen den galdetuta, Asierrek azaldu digu "neretzat argazki on bat edozein izan daiteke, baina barrutik zeozer sentiarazi behar digu. Gauza itsusi bati argazkia atera eta polit bilakatu dezakegu argazkiaren bidez, garrantzitsuena zeozer sentiaraztea da".

Argazkiak ateratzerakoan zailena kokalekua topatzea dela dio, "askotan joan eta kale egiten dut", baina orokorrean eguraldi txarra, euritsua egiten duenean gozatzen du gehien.