Faktoria
Enpresak, Elkargoan
'Ipar Euskal Herrian, industria sektorea bizi da eta ondo bizi da'
Teknopoloetan sortzen ari diren enpresa berritzaileen sarea lurralde osora zabaldu nahi du Euskal Elkargoak. Sophia Genetics eta Olaberria enpresetako adibideak ezagutu ditugu.
-
Mixel Etchebest. Argazkia: Euskadi Irratia
28:23 min
Ipar Euskal Herriko ekonomia, 'kostaldean bizi den ekonomia da, batez ere', Mixel Etchebest Mauleko auzapez eta Euskal Elkargoko Ekonomia eta Garapen arduradunak 'Faktorian'n esan duenez . Horregaitik egiten ari dira ahaleginak, berrikuntzan sakondu eta ahaleginak lurralde osora zabaltzeko. Asmo horrekin sortu dituzte teknopoloak. Goi mailako formakuntza, I+Ga eta enpresa mintegiak batzen dituen guneak dira: Bidartekoak, 'Izarbela' deitutakoak, 1.000 lanpostu biltzen ditu; Tecnocité deitutakoak, berriz, 500 lanpostu sortuak ditu, eta momentuan abiatua da material berrien inguruan sortutakoa. Itsasoaren inguruan eta laborantza eta elikadura industrialaren arlokoak izango dira laburrean abiatu asmo dituztenak. Modu horretan eraldatu nahi dute industria sektorea eta Lapurdiz gain, Nafarroa Beherean eta Zuberoan hedatu sarea.
Bidarteko teknopoloan du egoitza berria 'Sophia Genetics' enpresak. Jurgi Camblong zuzendariak azaldu digunez, enpresa nazioartekoa da, berria, eta oso azkar hazi dena. 250 langile ditu oraintxe sei herrialdetan eta este 50 kontratatzeko beharra du, medikuntza arloan sortu den datu numerikoaren iraultzari enpresa irtenbidea emateko. Mikel Kurutcharryk 'Olaberria' enpresaren adibidea ekarri digu, autogintza sektorera bideratutako 30 urteko jardunaren ondoren, lan eremu berriak bilatu dituena. Silikonarako moldeak egiten dituzte bertan, batik bat, hauek ere, medikuntza arlora bideratuta.