Itxi

Faktoria

Aintzane Artola

'Badirudi bular bat gutxiago izateagatik feminitatea galtzen dela'

Aintzane Artolari bular osoa eta besazpiko guruina kendu zizkioten bularreko minbiziaren ondorioz; protesia jartzeko gonbita egin bazioten ere, berak protesirik gabe bizitzea erabaki du.

  • Aintzane Artola

    16:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela bi urte Aintzane Artola tolosarrak, urtebeteko semea edoskitzen ari zenean, koskor txiki bat sumatu zuen bularrean. Edoskitzearen ondorioa zela pentsatu zuen eta emaginarena joan zen, bertatik ginekologora bideratu zuten, eta probak egin ostean esan zioten bularreko minbizia zuela. Tratamenduarekin segituan hasi zen, diagnostikoa eman eta 15 egunera hartu zuen kimioterapia lehen saioa.

Urte eta erdiko tramenduen ostean, gaur egun, minbizia gainditu du, baina Aintzanek argi esan digu: "ez zait borrokalari hitza erabiltzea gustatzen, gehien bat gainditu ez dutenengatik, hil direnek ere borrokatu zutelako. Nik medikuak esan zidana egin dut, ez dut ezer borrokatu".

Bularra kendu ostean, urtebetez erabili zuen protesia, baina ez zen eroso sentitzen, "kalera normaltasunez ateratzen zara, baina etxera iristean deseroso negoen, kentzeko desiatzen nengoen", protesia erabili nahi ez zuela aitortu ostean, ez zuen bere bidea egin zuen inor topatu, aditu guztiek egiten zioten protesiarekin jarraitzeko gomendioa, bere ustez, hasieratik erakusten dute orbana nola ezkutatu. "Badirudi bular bat gutxiago izateagatik feminitatea galtzen dela", baina Aintzanek argi du hori ez dela horrela "badirudi ez dagoela aukerarik, protesia bai ala bai jarri behar da". Berak protesirik ez jartzea erabaki bazuen ere oraindik galderak egiten dizkio bere buruari, "medikuarengana edo ortopediara noanean, berehala galdetzen dizute protesia ez duzun jarriko, hartutako erabakia okerra dela sentiarazten dizute".