Faktoria
Asteartea
Euskaraldiaren atarikoa, 'Faktoria'n
Miren Dobaran Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidentea eta Mikel Arregi Nafarroako Euskarabidearen zuzendari nagusia izango ditu.
-
Euskaraldiaren aurkezpena, Nafarroan
Ostiralean abiatuko den Euskaraldiaren atarian, mahai-inguruan ariko dira Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidentea eta Mikel Arregi Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren zuzendari nagusia, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.
09:30etik aurrera izango da hori, Javier Arrieta, Ainhoa Etxaide eta Iñigo Aduriz aktualitateari buruzko solasaldian aritu ostean. Eguneko sinadura, berriz, Luis Alberto Aranberri Amatiñoren eskutik iritsiko da.
10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, pertsona-izenak izango ditugu hizpide Josebe Blanco eta Uxune Martinez kolaboratzaileekin, eta galdera honi erantzungo diogu: izenari lotuta al dago izana? Horri lotuta, Euskal Izendegia aplikazioari buruzko xehetasunak emango dizkigu Ibai Llona arduradunak.
11:15ean, Euskal Herriko 7 herrialdeetan ibiliko gara, herrialde bakoitzeko begiratoki batera joanda. Toki horien goialdeetatik gozatu daitekeen ikusmira nolakoa den kontatu digu herrialde bakoitzean izango dugun begirale batek.
12:00etan, "babarrunak" eta "cochinita" osagai nagusi hartuta prestatuko dituzte euren platerak Pili Manterolak eta Igor Zalakainek 'Sukaldari Dema'n. 12:30ean, elikagaietan ezarriko duten kolorekako mailaketaz hitz egingo digu Itziar Anduezak.
07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.