Itxi

Faktoria

Asteazkenean

Arantxa Tapia, 'Faktoria'n

Magazinean, gainera, 'Zuhaitzak Euskal Herrian' liburuaren 2. edizioaz eta Iruñeko La Panplonesa Udal musika bandaz ariko gara.

  • Arantxa Tapia.

    Arantxa Tapia. Argazkia: EFE

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua izango dugu gonbidatu Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, asteazken honetan. Gaurkotasun politikoari lotutako hainbat gai jorratuko ditugu.

09:15etik aurrera izango da hori, aktualitateari buruzko solasaldiaren ondoren. Eguneko zutabea Elixabete Garmendiak sinatuko du.

10:00etako albisteen ostean ekingo dio Manu Etxezortuk magazinari. Hasteko, Zuhaitzak Euskal Herrian liburuaren 2. edizioari buruzko elkarrizketa izango dugu. Hizlari izango dira Jean Louis Harignordoquy, Hemen elkarteko arduradunetakoa, eta Gabriel Durruty, Sagartzea elkarteko kide eta fruta-arboletan aditua.

Bestalde, 12:00etan, Iruñeko Pamplonesa udal musika-bandak aurten 100 urte betetzen dituela-eta, banda horretako bi kiderekin hitz egingo dugu, Mikel Juaniz klarinetistarekin eta Aingeru Otxotorena perkusionistarekin.

 

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.